Gure historia
Guzti hau 2023ko martxoan hasi zen, egun bateko mendi irteera bat egiteko materiala erosi behar izan genuenean. Handik gutxira, beste momenturen batean gure inguruak material hori eskeiniko zigulaz ohartu ginen, edota, beste batzuetan, haiek ere material hori erosi behar izan dutelaz, behin bakarrik erabiltzeko bada ere. Horrek unean-unean erabiltzen ditugun objektuen pilaketaren eta horrek dakarren inpaktu ekologikoaren inguruko gogoeta eragin zigun.
Planetako baliabideen izaera finituarekin bateragarria ez den sistema ekonomiko batean bizi gara. Argi dago nola ekoizten eta kontsumitzen dugun birformulatzea beharrezkoa dela, etorkizun iraunkorra ziurtatu ahal izateko. Gauzen Liburutegia bezalako ekimen komunitarioan inspiratuta eta gauzak eduki beharrean hauek partekatzeko ideian oinarrituta, mailegua eta alokairua modu erraz eta seguruan errazteko plataforma bat sortzea erabaki genuen.
Gure helburua sistema ekonomikoa ekologikoagoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzea da. Ondasunen ekoizpenak eragin ekologiko minimoa duen mundu bat imajinatzen dugu, zein planetak itzul dezakeenara mugatua dagoen. Imagijnatzen dugun etorkizunean, kontsumoa zerbitzuen erosketan oinarrituko litzateke, eta ez produktuetan; baliabideen erabilera eraginkorragoa eta kontzienteagoa posible eginez. Gure misioa argia da: ekoizpen- eta kontsumo-modua aldatzen laguntzea, produktuak alokatzeko eta mailegatzeko sistema deszentralizatua eta lokala sortuz. Horretarako, beharrezko objektuak eskuratzea errazten dugu, hauek erosteko beharrik izan gabe.
Konturatu ginen pertsona asko prest zeudela beren gauzak partekatzeko, dela hondakinak murrizteko, dirua aurrezteko edo, besterik gabe, lankidetza komunitarioaren ideian sinesten dutelako. Hala ere, trukea egiteko mekanismo seguru eta erabilerraza falta zen. WeShare, partikularren artean objektuak partekatzea baino gehiago, alokairuko eta konponketako zerbitzuak eskaintzen dituzten tokiko saltokiei eta elkarteei laguntzea da helburua, haien artean baliabideak partekatzea eta elkarte-sarea sortzea ahalbidetuz. Tinko sinesten dugu tokiko ekonomia bultzatzearen, komunitateak indartzearen eta gure ingurumen-aztarna murriztearen garrantzian.
Bagenekien proiektu honek potentzial handia zuela, baina ahalegin handia eskatzen zuela. Ikertzen hasi ginen, garatzen, eta, azkenik, urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren, 2024ko udan abiarazi genuen gure plataforma, erabiltzaileei gauzak erraz alokatzen eta mailegatzen hasteko aukera emanez. Kanpoko finantzaketaren mende ez egoteko askatasunari esker, app-a diseinatu eta garatu ahal izan dugu, geure balio eta printzipioetan oinarrituta, merkatuaren presioei eta eskakizunei lotuta egon beharrean. Horri esker, plataformaren alderdi bakoitzean iraunkortasuna, lankidetza komunitarioa eta ekonomia zirkularra lehenetsi ditugu, eta WeShare kontsumo kontzienteago eta arduratsuago baten inguruan dugun ikuspegia benetan islatzen duen tresna dela ziurtatu dugu.
Gure plataforma hobetzen jarraitzeko konpromisoa dugu, mundu guztiarentzat erabilgarriagoa eta eskuragarriagoa izan dadin. Eskerrak ematen dizkiogu gure komunitateari emandako babesagatik, eta pozik gaude etorkizunak ematen digunagatik.